[BIDEOA] Gabon Koruaren emanaldia, zuzenean Parrokiatik

Baleike 2021ko abe. 24a, 17:10

Gabon Koruak kontzertu berezia emango du gaur, 17:30etik aurrera, San Pedro parrokian kalez kaleko ibilaldia hasi aurretik. Kontzertu hemen ikusteko aukera izango da, parrokiak Youtuben duen kanalari esker. 

Gabon Korua beti izan da Zumaiako Gabon ospakizunen artean berezienetako eta kuttunetako bat. Aurten, zuzenean entzun ahal ez dutenei, etxetik irteteko aukerarik ez dutelako edo Zumaiatik kanpo daudelako, beste aukera bat ireki zaie. Hasierako kontzertua Internet bidez entzuteko aukera izango da 17:30etatik aurrera.