'Turandot' opera ikusteko aukera izango da Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 25a, 10:00

Musika saio batekin amaituko Aita Mariko aurtengo eskaintza. Pucciniren 'Turandot' opera emango da Zumaiako zinema aretoan, igandean eta astelehenean, 19:00etatik aurrera. 

Turandot Puccini handiaren azken opera da, eta, Zumaian ikusteko aukera izango den saioa, Handa Opera txalotuarentzat bereziki sortutako ekoizpena, Sydneyko badiako aire zabaleko agertoki harrigarrian, Chen Shi-Zheng zuzendariak historia klasiko horren ikuspegi bakarra eman dezan. Pucciniren Turandot idatzi den operarik onenetako bat da.