'Ultima noche en el Soho' filma emango da asteburuan Aita Mari zinean

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 17a, 14:00

Edgar Wright zinemagile britainiarraren azken lana emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Gaurtik astelehenera arte 19:30ean izango dira saioak. 

Modan amorratua den neska bati buruzko thriller psikologikoa. 60ko hamarkadara joan eta haren idoloa, abeslari izan nahi duen neska liluragarria, ezagutzeko gai da. Baina garai hartako Londres ez da dirudien bezalakoa, eta denbora ondorio ilunekin erortzen dela dirudi.