'Madres verdaderas' filma botako dute gaurko zine forum saioan

Maria Maya Manterola 2021ko abe. 16a, 11:00

Ostarrena Zine Klubak Naomi Kawase zinemagile japoniarraren filma hautatu du. Aita Mariko zine aretoan botako dute, 19:00etan.

Haurdun geratzeko borroka luze eta desatseginaren ondoren, eta adopzio-elkarte batek konbentzituta, Satokok eta haren senarrak haur bat adoptatzea erabakiko dute. Handik urte batzuetara, Hitariren mehatxuarekin kolokan jarri da familia. Ama biologikoa dela dioen neska ezezaguna da Hitari. Satokok Hitari zuzenean aurrez aurre jartzea erabaki du.