'Un espiritu burlon' eta 'Una familia feliz 2' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 11a, 09:00

Bi filma emango dira asteburu honetan Aita Mari zinean, helduentzako eta haurrentzako bana.

Larunbatetik astelehenera bitartean, 19:30ean hasita, Un espiritu burlon film britainiarra emango da. 

Sinopsia: Charles nobela beltzeko idazle ospetsua da, eta sormen-blokeoa du. Gainditzen laguntzeko, Ruthek, bere emazteak, medium batekin topaketa bat antolatu du. Medium horrek Charlesen lehen emazte zena, Elvira eder eta jeloskorra, deitu du. Betikotasun osoa berarekin igarotzeko, Elvirak Charles hil nahi du, baina Ruth da hiltzailea. Elviraren eta Ruthen espirituak elkartu egin dira Charlesen bizitza infernu bihurtzeko.

Igandean, berriz, haurrentzako film bat emango da Zumaiako zine aretoan: Una familia feliz 2.