Straussen eta Dvoràken musikarekin hasi da XX. Klarinete Maratoia

Juan Luis Romatet 2021ko abe. 9a, 10:35

Sapere Aude Sinfoniettak atzo Zumaienako aretoan eman zuen kontzertuarekin hasi da XX. Klarinete Maratoia. Igandera bitartean jarraituko dute ekitaldiek.

Fernando Urainek zuzendutako orkestrak Straussen eta Dvoràken obra bana jo zituen atzo, XX. Klarinete Maratoiari hasiera eman zion kontzertuan. 

Atzokoa igandera bitartean entzun ahal izango den lehen kontzertua edo emanaldia da. Hala, gaur bertan, Zumaiena Ikastetxeko areoan, hainbat musika eskoletako eta kontserbatorioetako ikasleen kontzertua izango da. 19:00etan hasiko da emanaldia. 

Bihar, Zumaienan baita ere, Legazpiko musikari gazteen saioa izango da, 18:30ean, eta etzi, larunbata, Klarinete laukoteen kontzertu-lehiaketa Komentuan, 16:30ean hasita.

XX. Klarinete Maratoia amaitzeko, bi emanaldi izango dira igandean, biak ere Zumaiena Ikastetxeko aretoan: eguerdiko 12:30ean, ikasleen amaierako kontzertua izango da, eta 18:30ean Urval Ensemble eta gonbidatuen Tribute to Chiri kontzertua.