Ikusgai dago Malen Loperen 'Obligatoriamente - Derri[Buru]gorrez' erakusketa

Amaia Urbieta Arruti 2021ko aza. 28a, 16:41

Orri zurietan idatzitako testuak, marrazkiak nahiz bestelako hainbat objektu uztartuta osatu du Obligatoriamente - Derri[Buru]gorrez erakusketa artista zumaiarrak.

Malen Lope artista zumaiarraren erakusketa ikusgai dago ostiralaz geroztik Alhondegiko Oxford aretoan. Askotariko diziplinak uztartu ditu Lopek Obligatoriamente - Derri[Buru]gorrez lanean. Orri zurietan idatzitako testuekin, marrazkiekin eta hainbat objekturekin egin du jolas, eta erakusketaren ikusleek dinamika kontsumistez hausnartu dezaten bilatzen du. "Zigarroa bukatu eta hurrengoan pentsatzen duzunean, zerk dio hurrengoa nahi duzula? Zigarroa nahi duzu edo horren esperientzia berriro? Kuantitatiboa ala kualitatiboa? Eduki ala erosi?" dio lanaren afixak.

Abenduaren 12ra arte egongo da erakusketa ikusgai Oxford aretoan, 18:00etatik 20:00etara egunero, eta 12:30etik 14:00etara ere bai asteburuetan.