Omenaldia egin diete herriko bederatzi odol emaileri

Iñigo Gaiton 2021ko aza. 28a, 10:07

Ostiral arratsaldean egin zieten omenaldia odol emaileei, Jubilatuen Etxean egindako ekitaldian. Diploma, pina eta otar bana jaso zituzten.

Herriko odol emaileak omentzeko ekitaldia egin zen herenegun, Jubilatuen Etxean. Zumaiako boluntarioek aitortza jaso zuten Gipuzkoako Odol Emaileen eskutik. Zumaiako Udaleko Marina Bidasoro zinegotziak ere parte hartu zuen ekitaldian.

Elkarteak intsigniak eta diplomak banatu zituen urtean zehar odol emate kopuru handiak egin dituzten herritarren artean. Hain zuzen ere, saritu nahi izan zuten "25, 40 eta 50 odol emate egin dituzten herritarren konpromisoa".

Omenduen artean, Iñigo Alday eta Agustin Atorrasagasti bereizi zituzten. Izan ere, lehenak 75 odol emate egin ditu aurten, eta bigarrenak 100. Emaile Bikainaren diploma jaso zuen lehenak, eta bigarrenak Zumaiar emailearena.

Zumaiako Odol Emaile elkarteak eskerrak eman dizkie omendu guztiei, haien borondateagatik.