'Way down' eta 'Ron da error' filmak emango dira asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2021ko aza. 26a, 15:30

Helduentzako thriller bat, eta haurrentzako animazioko filma bat. Hori da asteburu honetan Aita Mari aretoan aurkitu ahal izango den eskaintza. 

Way down Jaume Balagueró kataluniarraren azken lana da, eta banku bat lapurtu nahi duten lapur batzuen historia kontatzen du. Freddie Highmore, Liam Cunningham, Astrid Bergès-Frisbey eta Luis Tosar ditu aktore lanetan.

Ostiraletik astelehenera bitartean emango da Zumaiako zine aretoan, 19:30ean hasita.

Umeentzako saioa ere izango da asteburu honetan Aita Marin: animazioko Ron da error film britainiarra emango da igandean, 16:30ean hasita.