Ikusmina piztu du zumaiarren artean 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioko ekitaldiak

Baleike 2021ko aza. 12a, 09:00

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi umoregileek 'Eitb 1'-eko 'Herri Txiki, Infernu Handi' programarako zumaiarrei egindako elkarrizketak ikusteko beta izan zen atzo Aitzuri frontoian, eta dozenaka herritar bertaratu ziren. Elkarrizketak ikusteaz gain, Gurrutxagaren eta Pagadiren bakarrizketez eta Sebastian Lizasoren bertsoez gozatu ahal izan zuten ikusleek.