Belutinak injektatzen duen pozoia liztor arruntarena baino askoz handiagoa da; horregatik, haren ziztada askoz mingarriagoa da. Kasu bakanetan, toxemia edo septizemia eragin du, oso egoera larria, berehalako ospitalizazioa behar duena eta heriotza eragin dezakeena.

Lehenengo argazkia urriaren 23an atera nuen, Zumaiena Ikastetxearen ondoan dagoen haur-parkean; liztorrak zuhaixka-loreetatik xurgatzen ari zirenean. Une hartan parkean ez zegoen inor. Bigarren argazkia asteartean, azaroak 9, arratsaldean atera nuen, Bonbillogoikoa kalean.

Intsektu hau desagertarazi nahi dutenek diotenez: liztorrak, gutxi gorabehera, ehun metrora izaten du bere habia.

Dei egiten diet, batez ere eremu horretako bizilagunei, habia non egiten duten ikus dezaten eta, aurkitzen badute, udal agintariei jakinarazi diezaieten. Habia kentzen ez bada, ez da arazoa amaituko. Noski, hartu beharreko neurri guztiak hartuta.

"Arazoa arazo bihurtzen da sortzen denean".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide