Jadarreko bizilagunak, atarietako kalteen aurrean

Herritarren txokoa 2021ko aza. 9a, 11:18

Asteburuetan izaten dituzten arazoekin gogaituta, oharra bidali dute Jadarre auzoko bizilagunek Baleikera. 

Jadarre auzoko 18 eta 19 portaletako bizilagunek oharra bidali dute Baleikera. Azaldutakoaren arabera, 14-15 urteko gaztetxoak bertan elkartzen dira asteburuetan, eta argazkiotan ikus daitekeenez, "zikinkeriz beteta" uzten dituzte atariak. Bizilagunen hitzetan, azken asteotan egoera larriagotu egin da, eta lurrean kristalak uzteaz gain, gasaren kontagailuaren armairua hautsi dute.