[BIDEOA] Klarinete Maratoiko aurkezpen kontzertua

Juan Luis Romatet | Julen Imaz 2021ko aza. 7a, 19:00

Abenduan egingo den XX. Klarinete Maratoia aurkezteko era bitxia aurkitu zuten atzo antolatzaileek: kontzertu bat ematea San Telmo ermitan. 

Abenduaren 8tik 12ra bitartean egingo da aurtengo Klarinete Maratoia, bere historiako hogeigarrena. Ohi bezala, ikastaroak eta tailerrak izango dira, baita publikoaren aurrean jotako kontzertuak ere. Horren guztiaren berri emateko aurkezpen kontzertua egin zen atzo goizean Zumaian, San Telmo ermitan. Musikari gazteek eta helduek jo zuten, eta inprobisaziorako tartea ere egon zen, bideoan ikus daitekeen bezala.