Debako Zumardiak hartu zuen atzo Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatutako Karstaren jaialdia. Fenomeno geologiko hau izan zen egunean zehar egin ziren jardueren gaia. Hala, hitzaldiak eta herri kirol erakustaldia izan zen, besteak beste, goiz partean –azoka eta horma irudi baten margotzea ere izan zen–, eta bi irteera egin zituzten arratsaldean;: Lasturko harrobira lehenbizikoa, eta Aixarako espeleologia irteera bigarrena.