'Quo vadis, Aida?' filma botako dute bihar, zine forum saioan

Baleike 2021ko aza. 3a, 16:00

Ostarrena Zine Klubak Jasmila Zbanic zinemagilearen filma hautatu du biharko saiorako. Aita Mariko zine aretoan izango da, 19:00etan.

Bosnian, 1995eko uztailean. Aida NBErako itzultzailea da Srebrenica hiri txikian. Serbiako armadak herria okupatzen duenean, familia NBEko eremuetan babesa bilatzen duten milaka pertsonen artean dago. Negoziazioetan parte hartzen duenez, Aidak informazio garrantzitsua du eskura.