Loreen kolorez jantzi da hilerria Santu Guztien Egunean

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 1a, 13:26

Santu Guztien Eguna da gaur, eta ohikoa den bezala, zendutako familiartekoen, lagunen edo ezagunen hilobietan loreak jartzera hurreratu dira herritarrak kanposantura. 

Iaz, itxiera perimetrala zela eta, Zumaiatik kanpo bizi zirenek ezin izan zuten hilerrira inguratu; aurten ez da halakorik izan, baina, hala ere, giro lasaia izan da hilerrian goizean zehar. Herritar askok aurreko egunak ere aprobetxatu dituzte loreak hilobietan uzteko.