‘Manifestu bat’ antzezlana izango da ostiralean Itziarren

Itziarko Auzo Udala 2019ko mai. 23a, 08:37

Debako XXXIII. Antzerki Astearen lehenengo ekitaldia da.

Aurrera doa Itziarren udaberri udako kultur egitaraua, Itziarko Auzo Udalak sustatuta eta elkarlanean antolatuta. Miren Tirapu aktore eta zuzendariak sortutako Beheko Larraine antzerki taldearen estutik Manifestu bat izeneno antzezlana ikustego aukera izango da ostiral honetan Burugorri aretoan, iluntzeko 22:00etan.

Tirapuk berak zuzendu eta protagonizatzen duen obra, bizitza eta heriotzaren inguruko begirada ironiko bat da. Protagonista, marginatu bat izatera kondenatua, begirada guztien erdigunean ikusiko du bere burua azken agurraren unean. Une horretan, publikoaren begirada bilatuko du bere barreneko ahotsen bitartez, bere “azken besta handira” gonbidatuz.

Zuzendaria Iruñean jaio zen 1981ean. Kataluniako Centre de Estudis Cinematografics-ean lizentziaduna, aktore eta zuzendari formakuntza jaso du, besteak beste, Bartzelonan (María Stoyanovarekin), Poloniako Grotowski institutuan edota Cubako E.I.C.TV-an. Konpainia desberdinekin jardun ondoren, Beheko Larraine abiarazi zuen. Aldi berean, haur eta helduentzako tailerrak eskaintzen ditu

Debako XXXIII. Antzerki Astearen barruan kokatzen da ekitaldi hau. Sarrera bost eurokoa izango da.

FITXA ARTISTIKOA Zuzendaritza eta aktorea: Miren Tirapu Goikoetxea Egilea: Gaizka Sarasola Iartzabal Argiak: Andoni Mendizabal Andonaegi Argazkiak: Itziar Matxain Urra Kartela: Araiz Mesanza Iturritxa Generoa: Komedia kritikoa (45’)