Arritokieta taldeak hitzaldia antolatu du ostiralerako, taldearen urteurrenaren harira

Baleike 2019ko mai. 1a, 15:13

Argazkia: Gorka Rubio/FOKU.

Alkoholiko Anonimoen Arritokieta taldea sortu zenetik 34 urte bete dira aurten.

Alkoholiko Anonimoen Arritokieta taldea duela 34 urte sortu zela igaro dira aurten. Hori dela eta, hitzaldi publiko bat antolatu dute ostiralerako. Hitzaldia Hogarreko bigarren solairuan eskainiko dute, ostiralean, 19:00etan hasita. Osakidetzako Rosa Azkue medikuaren, Arritokietako kide baten eta Al-Anoneko kideen (senideak eta lagunak) lekukotzak entzun ahal izango dira saioan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide