Suhiltzaileak izan ziren atzo Larretxon etxebizitza bateko fatxadaren zatia soltatu ondoren

Baleike 2019ko api. 30a, 08:25

Larretxoko etxebizitza bateko fatxadaren zatia soltatu zen atzo. Gasaren kanalizazioa bertatik pasatzen zela ikusita, eta arriskuak ekiditeko, suhiltzaileak bertaratu ziren. 

Arratsaldeko 7:30ak aldera suhiltzaileen kamioien sirenak entzun ziren herriko kaleetan. Larretxorako bidea hartu zuten hiru ibilgailuk. Auzoko etxebizitza bateko fatxadaren zati txiki bat soltatu, eta zintzilik geratu zen. Bizilagun batek adierazi zuenez, bertatik pasatzen da gasaren kanalizazioa, eta sortu litekeen edozein arrisku ekiditeko lanean aritu ziren suhiltzaileak.