Pulpoko taldeek hiru final jokatu dituzte Aste Santuan jokatutako txapelketetan

Baleike 2019ko api. 22a, 09:10

Pulpo Eskubaloiako gazteen taldeek txapelketak jokatu dituzte Aste Santu honetan, emaitza onekin, gainera.

Corrales de Buelnan (Kantabria) jokatutako alebinen txapelketan, mutilen taldea finalera heldu da. Zumaiarrek, baina, ez dute aukerarik izan irabazteko eta 14-29 emaitzarekin galdu dute Cisneros Pereda taldearen aurka.

Agredan (Soria), infantil mailako bi talde heldu dira finaletara: Zarazpe Pulpok 21-22 emaitzarekin galdu dute Iplacea taldearen aurka. Trapaia Pulpok, berriz, 13-21 emaitzarekin galdu du Maikaitzen aurka. 

Calellako txapelketan (Bartzelona), Neumaticos Bayona kadete mutilen taldea finalerdietara sailkatu zen. 

Pulpoko lagunak pozik daude gaztetxoek txapelketa hauetan egindako lanarekin.