Kristautasunaren arabera, Pazku igandean berpiztu zen Jesukristo, zendu eta hiru egunera. Hala irudikatu dute Arritokietako ermitan egindako Resurrexitean.
Jarraian, prozesioan eraman dituzte Kristoren eta Ama birjinaren irudiak parrokiara. Bertan egin dute piztuerako igandeko meza.