Santelmoak 2019

Zestako jokalari beteranoen jaialdia jokatuko da ostiralean Aitzurin

Baleike 2019ko api. 20a, 17:46

Zesta punta jaialdi berezia jokatuko da datorren ostiralean Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Pilotari beteranoak jokoan ikusteko aukera izango da. 

San Telmo jaien atarian jokatuko da jaialdi hau Aitzurin. Hasteko, 18:00etatik aurrera, gaztetxoen kinielak jokatuko dira. Ondoren, 19:00etan hasita, pilotari beteranoak aterako dira kantxara: Enbil, Carballo, Kote, Begiristain, Pedreña, eta gehiago. 

Jaialdi honetarako sarrera doan izango da, baina klubaren asmoa frontoira bertaratuko direnei borondatea eskatzea da. Bilduko den diruarekin zesta punta eskolarentzako zesta txiki batzuk erosi nahi dituzte, pilota modalitate honetako hasiberriek hasieratik zesta propioak erosi beharrik izan ez ditzaten. 

Klubetik jendea animatu nahi dute arratsalde horretan frontoira hurreratu daitezken. "Ikuskizun polita izango da, eta harmailak jendearekin betetzen baditutu, are eta giro ederragoa izango dugu".