Elena Irureta zumaiarra protagonista duen Patria telesaila grabatzen ari dira gaur Zumaian. Fernando Arambururen Patria eleberriaren telebistako egokitzapena izango da telesaila eta HBOn ikusi ahalko da.
Duela aste batzuk hasi ziren grabazio lanekin Soraluzen, baina gaurkoan Zumaian ari dira. Goizean kanpoko irudiak hartu dituzte Zubiaundian, eta behin horiek amaituta, Pulpo elkarte gastronomikora joan dira. Han barruko sekuentziak grabatu dituzte.
Zortzi kapitulo izango ditu telesailak, eta abuztuan amaituko dute grabaketekin.
* Oharra: Arduradunek hala eskatuta, ezin izan zaie aktoreei argazkirik atera, ez eta grabatzen ari ziren sekuentziei ere.