Santelmoak 2019

Salgai daude San Telmo eguneko pilota jaialdiko sarrerak

Baleike 2019ko api. 16a, 18:00

Apirilaren 29an, San Telmo egunez, bi pilota partida ikusteko aukera izango da Aitzuri pilotalekuan. 

Santelmoetarako egun batzuk besterik ez dira falta. Festa giroan hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da, baita kirolaz ere. San Telmo egunean, apirilaren 29an, pilota jaialdia izango da Aitzuri pilotalekuan 17:00etan hasita. Bi partida ikusi ahal izango dira: Mendizabal III eta Zabaleta - Elordi eta Ladis Galartza, eta Rezusta - Agirre edo P. Etxeberria (aurrez jokatuko duten partida irabazten duena). 

Sarrerak internet bidez eros daitezke, https://proticketing.com/pelotavasca/eu_ES/tickets webgunean. Antolatzaileek azaldu dutenez, internet bidez erosteko zailtasunak dituztenek 661 25 90 09 telefono zenbakira deituta eros ditzakete. Aurretiazko salmentan agortzen ez badira, leihatilan ere jarriko dituzte salgai San Telmo egunean bertan. Sarreren prezioa 20 eta 30 euro artekoa izango da.