Geoparkea Bilboko Basque Fest jaialdian izango da Aste Santuan

Baleike 2019ko api. 16a, 15:30

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Bilboko Basque Fest jaialdian parte hartuko du, apirilaren 18tik 20ra. Bertaratzen direnek Geoparkeak eskaintzen dituen ibilaldiak eta abar ezagutzeko aukera izango dute.

Azken urteetan Aste Santuen bueltan egin den moduan, aurten ere Basque Fest jaialdia egingo da Bilbon apirilaren 17tik 21era. Euskadiko historia eta tradizioei zabalik dagoen leiho bat da jaialdia eta askotariko egitaraua antolatzen dute: dantzak, lanbideak, artistak, ohiturak… Aurten, gainera, ohiko gai-sortei (gourmet, kultura, market, musika eta sport) bat gehituko zaio: zinema.

Euskal Kostaldeko Geoparkea bertan izango da eta eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko parada izango dute bertaratukoek. Hala nola, oinez edo itsasontziz egin daitezkeen bisita gidatuak eta norbere kabuz egiteko moduko ibilbide geologikoakGeoparkeak informazio-stand bat ere izango du “Gourmet Txokoa” izena duen espazioan, Bilboko Areatzako karpan. Txoko hori zabalik egongo da 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara. 

Amaitzeko, Geoparkeak bisita gidatuak zozkatuko ditu bere standera hurbiltzen diren bisitarien artean. Zozketak egunero egingo dira 14:45ean eta 19:45ean. Gainera, tokiko produktuez osatutako Geogourmet otarrak eskuratzeko aukera ere izango da.