Udal hauteskundeetarako zerrenda jendaurrean jarri dute

Baleike 2019ko api. 9a, 12:16

Apirilaren 15era arte aurkez daitezke erreklamazioak, udal bulegoetan. 

Udaletako, Batzar Nagusietarako eta Europar Parlamenturako hauteskundeetarako deialdia egin ondoren, jendaurrean jarri dute hauteskunde errolda. Apirilaren 15era arte, zerrendetan behar ez bezala sartua edo kendua dagoen edonork izango du erreklamazioak aurkezteko aukera, udal bulegoetan.