Zumaiak bost ontzirekin hartuko du parte Euskadiko batel txapelketan

Baleike 2019ko api. 9a, 09:16

Batel denboraldia amaitzear da. Asteburu honetan Euskadiko batel txapelketa jokatuko da Araban, Legutioko urtegian. Zumaiak bost ontzirekin hartuko du parte. 

Larunbat arratsaldean sailkatze estropadak jokatuko dira, eta igande goizean finalak. Telmo Deun arraun elkarteak bost ontzi eramango ditu txapelketara: infantil, kadete eta jubenil mutilak, eta infantil eta kadete neskak. 

Zumaiako ontziek lan ederra egin zuten pasa den asteburuan Pasaian jokatutako Gipuzkoako batel txapelketan: bi bandera eta bi zilarrezko domina erdietsi zituzten gorriek. Denboraldian zehar erakutsitako maila berretsi nahiko dute Euskadiko txapelketan.