'Emakumea Piraguista' proiektua hasiko da martxan maiatzean

Baleike 2019ko api. 8a, 20:36

Emakumeak piraguara hurbiltzeko asmoarekin, hastapen mailako piragua saioak antolatu dira 16 urtetik gorako emakumeentzat. Ikastaroak maiatzaren 3tik ekainaren 14ra bitartean eskainiko dira Itxas-Gain klubean.

EMAK-ek (Emakumeen kirol taldea), Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Piraguismo Federazioak eta Zumaiako Itxas-Gain piragua elkarteak bultzatutako 'Emakumea Piraguista' izeneko proiektua hasiko da martxan maiatzaren 3an. Emakumeak piragua egitera hurbiltzeko asmoz sortu da ekimena, eta ekainaren 14a arte, ostiralero ikastaroak eskainiko dira Itxas-Gain klubean.

Hastapen mailako ikastaroak izango dira: 17:00etatik 18:30era, eta izen eman nahi dutenek 70 euro ordaindu beharko dute (langabetuek eta diru laguntzak jasotzen dutenek 50 euro). Antolatzaileen esanetan ez da aurre ezagutzarik behar. Izen eman nahi dutenek ondoko aukera hauek dituzte:

  • Piraguismoa@kirolak.net helbide elektronikoa
  • 943 44 51 03 telefonoa (09:30-13:30)
  • www.gipuzkoakopiraguismofederazioa.com webgunea
  • Itxas-Gain klubean bertan