N-634 errepideko errei bat itxita dago Orroaga parean

Baleike 2019ko api. 8a, 18:31

Argazkia: Artzape.

N-634 errepidean, Getariatik Zumaiarako noranzkoan, zulo bat dago Orroaga parean. Duela ia bi astetik dago itxita erreia, eta dagoeneko hasi dira konpontze lanetan.

Getariako Artzape herri komunikabideak eman du Orroaga parean ari diren lanen berri. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek komunikabide horri azaldu diotenez, zuloa agertu da errepide azpian, eta lehen azterketak egin ondoren erabakiko dute zer egin behar den. Hala ere, dagoeneko hasi dira lan batzuk egiten. Bitartean, trafikoa semaforo bidez dago erregulatuta.