Oikian grabatutako 'Herri txiki, infernu handi' emango dute gaur ETBn

Baleike 2019ko api. 7a, 15:00

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Oikian izan ziren orain aste batzuk Herri txiki, infernu handi programa grabatzen. Saioa gaur emango dute, 22:00etatik aurrera, ETB-1en.

Pasa den ostegunean erakutsi zituzten Oikiako frontoian saioko irudiak, eta baita programarako irudi gehiago grabatu ere. Gaur izango da programa bere osotasunean ikusteko aukera.