Bi bandera eta zilarrezko bi domina lortu ditu Zumaiak Gipuzkoako batel txapelketan

Baleike 2019ko api. 7a, 15:38

Telmo Deun arraun elkarteak pozik egoteko arrazoiak ditu. Bi bandera eta zilarrezko bi domina lortu ditu asteburu honetan Pasaian jokatutako Gipuzkoako batel txapelketan.

Bikaina izan da Zumaiako ontziek Pasaian egindako lana. Pasa den asteburuan amaitutako Gipuzkoako batel ligan erakutsi zuten maila ederrean bukatzen ari zirela denboraldia, eta Gipuzkoako txapelketan sentsazio hori berretsi dute.

Eguneko lehen estropadan, infantil neskatan, zumaiarrak bigarren izan dira San Juanen atzetik. Hala, eguneko lehen zilarrezko domina irabazi dute zumaiarrek. Infantil mutilen txanda izan da jarraian, eta Zumaiako ontziak bandera irabazi du.

Kadete mutilek lortu dute bigarren bandera, eta jubenil mutilek bigarren zilarrezko domina. Tartean, kadete neskek kontsolazioko estropada jokatu dute. Orokorrean, seigarren izan dira. 

Aipatzekoa da, baita erez ziaboga onenen sariak irabazi dituztela Maddi Goikoetxeak (infantil neskak), Uritz Gorritik (kadete mutilak) eta Noel Martinezek (jubenil mutilak).

Herrira heltzean, txalo artean eta txarangaren doinuez lagunduta zeharkatu dute arraunlariek Erribera kalea. 

Infantil mutilak
Kadete mutilak
Infantil neskak
 Jubenil mutilak