Udalekuetan eta Udazaintza zerbitzuan izena emateko epea bihar zabalduko da

Baleike 2019ko api. 7a, 09:11

Uda heltzeko hilabete batzuk falta dira, baina dagoeneko ari dira lanean uda garaian eskainiko diren zerbitzuetan. Hala, bihar zabalduko dira izen-emateak Udaleku musikaletarako, ohiko udalekuetarako eta Udazaintze zerbitzurako. 

"Musi-k” lelopean, uztailaren 15tik 26ra bitartean udaleku musikalak egingo dira Zumaian, abuztuko Musika Jaialdiaren aurrekari gisa.

Udalekuak HH4 eta DBH2 bitarteko haurrei zuzenduak egongo dira, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat. Udalekuak Ubillos Jauregian egingo dira eta parte hartzaileek esparru desberdinak uztartuko dituzte bertan: musika tailerra, abesbatza  tailerra, dantza tailerra, isiltasun eta entzumen tailerra…

Helburua da musika ardatz hartuta, ekimen eta ekintza desberdinak burutzea eta udalekuen amaierarako gaztetxoek egindako lanak erakutsiko dituen ekitaldia antolatzea. Ikuskizun horretan batzuek musika zuzenean egingo dute, beste batzuek abestu… azken finean, musikan oinarritutako lanak erakutsiaz.

Matrikula egiteko garaian ezinbestekoa izango da izen emate orria behar bezala beteta aurkeztea diru-sarreraren agiriarekin batera, Alondegia kultur etxean edo kulturetxea@zumaia.eus helbidean.  

Matrikularen kostua  85 eurokoa izango da, 65 eurokoa familia ugarien kasuan, eta diru-sarrera ondorengo bi kontu zenbakietan egin ahal izango da:

  • Kutxabank ES55 2095 5174 9091 1554 0513
  • Laboral kutxa ES37 3035 0037 4103 70050506

[Agindu emailea: umearen izena // Kontzeptua: Musi-K Udalekuak]

Informazio gehiago:

Alondegia kultur etxea -  943 861056 // kulturetxea@zumaia.eus

www.sapereaudesinfonietta.com/sas-akademia-eus

Izen-emateak

  • Izen-emate orria beteta + ordainagiria
  • Alondegia Kultur etxea -  Erribera kalea, 23  (943861056)
  • 09:30-14:00 ordutegian. Edo emailez: kulturetxea@zumaia.eus
  • Epea:  apirilak 8 - maiatzak 6, taldea osatu arte

Ohiko udalekuak eta Udazaintza zerbitzua

Udaleku orokorretan eta Udazaintze zerbitzuan izena emateko epea ere bihar zabalduko da. Matrikulazio epea zabalik egongo da maiatzaren 6a bitarte.

Udaleku orokorrak

3-12 urte bitarteko haurrentzat, hau da, 2015an jaio zirenetatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egin dutenak barne.

Lekua: Sagarbide eraikina (Herri Eskola)

Egutegia: Uztailaren 1etik 26ra, 25a jaieguna izango da. 9:30etik 13:00etara.

Matrikula:

  • Hilabetea: 91,55 €
  • Hamabostaldia: 51,85 €
  • Familia ugarien kasuan: 61 € / 34,60 €
  • DBE-GLL onuradunak:  ordainketa salbuetsita

Diru sarrera: Kutxabank ES30 2095 5174 91 1061601620

Izen-ematea: Udaletxean edo ludotekan apirilaren 8tik maiatzaren 6ra

Haurren taldekatzeak egiterako orduan kontuan hartuko direnak:

  • Adina
  • Sexua
  • Ikastetxea, maila eta gela
  • Beharrezkoa da izen emate orria behar bezala betetzea, maila eta GELA adierazita.
  • Gurasoek izen emate  orrietan jartzen dituzten eskaerak ez dira kontuan hartuko eta udalekuan izena emateak baldintza hau onartzea dakar.

Gehitu beharreko dokumentazioa

Ordainagiria (dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren  fotokopia, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia )
Argazkia
Osakidetzako txartelaren fotokopia

Informazio gehiago

  • Zumaiako Ludoteka
  • Tel.: 943143264 | E posta: ludoteka@zumaia.eus
  • Udaleko euskara eta hezkuntza saila 
  • Tel.: 943865025 (110) | E posta: euskara@zumaia.eus

Udazaintza

Norentzat: 2016an jaiotako haurrentzat.

Lekua: Aita Mari eraikina (Herri Eskola).

Egutegia: Uztailaren 1etik 26ra, 25a jaieguna izango da. 9:30etik 13:00etara.

Matrikula

  • Hilabetea: 140 €
  • Hamabostaldia: 75 €
  • Familia ugarien kasuan: 98 € / 52,50 €
  • DBE-GLL onuradunak:  ordainketa salbuetsita

Diru sarrera: Kutxabank ES30 2095 5174 91 1061601620

Izen-ematea: Apirilaren 8tik maiatzaren 6ra. Ikastetxeetan eta Udaletxean (08:00-14:30).

Oharrak

  • Haurrak eskolan utzi eta jaso beharko dira, horretarako 5 minutuko malgutasuna egongo da.
  • Haurrak sukarra badauka ez eramatea gomendatzen da, 37,5 ºCtik gora.
  • Etxetik ekarri beharrekoa: edalontzia, toalla, pardelak, toallitak, mantala eta aldatzeko arropa.

Gehitu beharreko dokumentazioa.

  • Ordainagiria (dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren  fotokopia, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia
  • Argazkia
  • Osakidetzako txartelaren fotokopia

Informazio gehiago

  • Udaleko euskara eta hezkuntza saila.
  • Tel.: 943865025 (110) | E posta: euskara@zumaia.eus