Ander Torrikok kontratua berritu du Blendio Sinfin taldearekin

Baleike 2019ko api. 6a, 18:16
Argazkia: Luis A. Trapero

Ander Torriko eskubaloi jokalari zumaiarrak beste urtebetez jarraituko du Blendio Sinfin taldean. 

Lehen denboraldia betetzen ari da Torriko Santanderren, eta gero eta garrantzia handiagoa hartu du taldearen erasoko jokoan. Dagoeneko 107 gol sartu ditu Torrikok ligan, eta Nacho Valles madrildarrarekin batera, taldeko goleatzaile nagusia da. 

Taldean giro ona somatzen duela adierazi du Torrikok. "Taldea gutxi aldatu da iaztik, eta giro on hau aurretik zetorren". Entzenatzaileak emandako konfiantza ere goraipatu du jokalari gazteak. "Etxetik eta nere jendearengandik nahiko hurbil" egoteak ere eragina izan duela dio Torrikok. Unibertsitateko ikasketak hiri berean egiten jarraitzeko aukera izateak ere kontutan hartu du erabaki hau artzerako orduan.