Zumaiako lau ontzi sailkatu dira Gipuzkoako batel txapelketako finaletara

Baleike 2019ko api. 6a, 15:44

Gipuzkoako batel txapelketako sailkatze estropadak jokatu dira gaur goizean Pasai San Pedron. Ligan egin bezala, Telmo Deun arraun elkarteko ontziek maila bikaina erakutsi dute

Zumaiak eraman dituen bost ontzietatik lau sailkatu dira finaletara, aspaldiko finalista gehien zumaiarrei dagokienez: Infantil eta kadete mutilak lehenak izan dira beraien estropadetan, jubenil mutilak bigarren, eta infantil neskak hirugarren. Finaletik kanpo geratu dira kadete neskak; seigarren egin dute beraien estropadan. Hauek kontsolazio estropada jokatuko dute.

Finalak bihar goizeko 10:30ean jokatuko dira, eta Zumaia banderaren bat irabazteko aukerak ditu.