Kauldiren adorea ez da nahikoa izan

Baleike 2019ko api. 6a, 09:16

Errege Kopako final laurdeneko partida jokatu zuen atzo Irungo Bidasoak Cuencaren aurka. Finalera heldu eta, hala, Europarako txartela lortzea zuten helburu irundarrek. Errealitate gordinarekin tupust egin dute, baina, eta kanporatuak izan dira lehen partidarako. 

Sekulako denboraldia ari da egiten Bidasoa. Bigarren da sailkapenean, Bartzelona handiaren atzetik. Asobal Kopan finalera heldu ondoren, Errege Kopan antzerako balentria bat egitea zen horien helburua. Atzo, baina, ezin izan zuten esperantza errealitate bihurtu, eta 33-36 emaitzarekin galdu zuten Gaztela-Mantxako taldearen aurka. 

Kauldi Odriozola zumaiarra izan zen atzo Bidasoaren jokalari onena. Partida irundarrentzako une okerrenean zegoenean, bigarren zatian, bere gain hartu zuen ardura. Gol bat bestearen atzetik sartu zituen, 12 guztira, horietatik bi penalti puntutik, baina ez zen nahikoa izan garaipena erdiesteko.