II. 'Rendez-vous' portuan dantza topaketa antolatu du beste urtebetez 21 Dance Street taldeak. Hala, larunbatean eta igandean, dantza modernoaz eta balletaz gozatzeko aukera egongo da kirol portuan. Eguraldiak laguntzen ez badu, antolatutako ekitaldiak Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo dira.
Hau da topaketako egitaraua:
Apirilak 6:
- 17:00 Dantza modernoko ikuskizuna (21 Dance Street)
- 17:30 Dantza modernoko tailer laburra (Dohainik eta guztientzat irekia)
Apirilak 7:
- 12:00 Ballet ikuskizuna (21 Dance Street)
- 12:30 Ballet barra (Erakustaldia eta parte hartze irekia)