Jaia euskaraz egin nahi dugu, euskaraz bizi, eta herritar guztiak gonbidatu nahi zaituztegu euskara guztion mingainetan dantzan jartzen laguntzeko. Horretarako, herriko euskaltzale talde batek, Euskaraldia antolatzen aritu ginenok, hain zuzen ere, Zumaia euskaraz girotu nahi dugu pankarta batzuen bidez.
Pankarta horietan jartzeko leloak aukeratzen laguntzeko eskatu nahi dizuegu herritar guztioi. 10 lelo bildu ditugu eta horietatik hiru edo lau aukeratu nahi ditugu herrian zehar jartzeko. Eskatzen dizuegun lana erraza da: gehien gustatzen zaizkizuen 3 lelo aukeratu behar dituzue eta zuen artean atxikimendu gehien lortzen dituzten horiek jarriko ditugu. Inkesta honetan hemen hartu dezakezue parte.
Animatu, parte hartu eta aukeratu gustukoen dituzuen leloak, euskara geu gara eta.