Munduko koparako txartela lortu du Iñigo Peñak

Baleike 2019ko api. 5a, 11:02

Maiatzaren 31 eta ekainaren 2a artean Duisburgen (Alemania) jokatuko den Munduko koparako txartela lortu du Iñigo Peña piraguista zumaiarrak. 

Francisco Cubelosekin bikotea osatuko du aurten ere zumaiarrak. K-2 1.000 metroan lortu dute Peñak eta Cubelosek txartela, aste honetan jokatutako sailkatze estropadan azkarrenak izan ondoren. 

Ekainaren 27 eta 29 artean Minsken (Bielorrusia) jokatuko diren europear jokoetan aritzeko txartela ere lortu du bikoak.