Larunbatean Eibarren egingo den IV. Zumba maratoi solidarioan hiru zumaiarrek hartuko dute parte

Baleike 2019ko api. 2a, 14:57

Esti Garcia eta Iñaki Ruiz ekitaldiko zumba irakasleak dira, eta Sara Cortes, berriz, kartelaren egilea eta ekitaldiko publizitate arduraduna da.

Larunbatean, hilaren 6an, IV. Zumba maratoi solidarioa egingo da Eibarko Astelena frontoian, 11:00etatik 13:00etara. Sarrerak 10 euro balio ditu, eta salmentatik jasotako dirua AFESD elkartearentzako izango da; diagnostikatu gabeko gaixotasuna duten umeen tratamenduak ordaintzen laguntzeko.

Nerea Blasco izango da maratoiko irakasle nagusia, baina beste bost irakasle ere egongo dira gonbidatu gisa. Horien artean Esti Garcia eta Iñaki Ruiz zumaiarrak. Beste modu batean baina, Sara Cortes zumaiarrak ere parte hartuko du ekitaldi horretan, izan ere, maratoiko publizitatearen arduraduna da, baita kartelaren egilea ere.