Jubilazio duinaren alde manifestazioan atera da gaur herriko pentsionista talde bat

Baleike 2019ko api. 1a, 15:00

Hileko lehen astelehenetan egiten dute manifestazioa Erribera kalean zehar.

Herriko pentsionista eta jubilatu talde baten protestek ez dute etenik, eta urtebete pasa ondoren ere, jubilazio duin baten aldarriak jarraitzen du. Hileko lehen astelehenetan ohikoa duten moduan, manifestazioan atera dira gaur eguerdian Erribera kaletik. Datorren astelehenean, berriz, hilaren 8an, elkarretaratzea egingo dute Saregileen plazan, 12:00etan.