Infantil gizonezkoek jaso dute Gipuzkoako batel ligako irabazlearen bandera

Baleike 2019ko mar. 31a, 17:21

Gaur bukatu da Gipuzkoako batel liga, Pasaian. Infantil gizonezkoek irabazi egin dute liga, eta emaitza paregabeak lortu dituzte gainontzeko batelek ere. 

Infantil emakumezkoek zilarra lortu dute beren kategorian, eta brontzezko domina eskuratu dute kadete eta jubenil gizonezkoek. Aipatzekoa da kadete gizonezkoek egindako lana: liga amaierako postuetan hasi bazuten ere, nabarmen egin dute gora sailkapenean.

Azken urteotan ohikoa bilakatu da Zumaiako Arraun Elkarteko gazteek bandera bat edo beste irabaztea. 

Hona hemen gaurko estropadako sailkapena:
Neskak, haurrak: 2.
Mutilak, infantilak: 1., 4., eta 6.
Neskak, promesak: 8. eta 11.
Mutilak, kadeteak: 1. eta 12.
Mutilak, jubenilak, 3.