Zumaiako emakumezkoen traineruak laugarren egin du San Pedron

Baleike 2019ko mar. 31a, 12:00

Gizonezko jubenilen ontzia ere laugarren postuan sailkatu zen atzo arratsaldean jokatutako test estropadan.

Test estropadan izan ziren atzo Zumaiako Arraun Elkarteko traineruak. Laugarren postuan sailkatu ziren jubenilen ontzia (11:10,85). Emakumezkoen traineruak ere laugarren denbora onena egin zuen bere kategorian (11:17,79). Senior mailako gizonezkoek, hemezortzigarren amaitu zuten estropada (20:58,86).