'El gordo y el flaco' pelikula emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2019ko mar. 29a, 09:41

Stan Laurel eta Oliver Hardy zine klasikoko aktore famatuenetakoak izan ziren. Beraien fama zimeldu zenean, baina, Britainia Handira itzuli ziren. Ingalaterran zehar egindako bira baten inguruko kontakizuna da asteburu honetan Aita Marin emango den El gordo y el flaco pelikula.

Ordutegia ohikoa izango da: gaur 22:15ean emango da, bihar 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean. 

Hemen irakurri daiteke zinea.eus webgunean egindako kritika.