Asteburuan amaituko da Gipuzkoako batel liga

Baleike 2019ko mar. 28a, 16:58

Gipuzkoako batel ligako azken bi jardunaldiak jokatuko dira asteburu honetan. Larunbatean Errenterian izango dira estropadak, eta igandean Pasaian. Bi jardunaldiak ere goizeko 10:30ean hasiko dira. 

Zumaiako Arraun Elkarteko batelak lan ederra egiten ari dira denboraldi osoan zehar, eta azken asteotan hobera egin dute, gainera. Hala, dominekin etxera etortzeko aukerak dituzte. 

Traineruak larunbatean

Bestalde, larunbatean traineruen testa egingo da Pasai San Pedron. Zumaiak hiru traineru aurkeztuko ditu: gizonezkoetan beteranoetan eta seniorretan ontzi bana, eta emakumezkoena.