Aholkusex zerbitzua egongo da gaur arratsaldean Brankan

Baleike 2019ko mar. 28a, 12:20

Doako sexu aholkularitza zerbitzua Brankako bulegoan jaso ahal izango da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Aurrez aurreko arreta horretaz gain, sexologiazumaiakoudala@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 609 606 777 (Olatz) telefonora deitu ahal izango da.

Zerbitzuaren helburuak dira harreman osasuntsuak eraikitzeko giltzarriak eskaintzea eta sexualitatearen, parekidetasunaren eta harremanen inguruan sor daitezkeen kezka orori erantzuna ematea. Hala, gaur arratsaldean aurrez aurreko zerbitzua izango da Brankan, 18:00etatik 20:00etara. Horretaz gain, nahi dutenek sexologiazumaiakoudala@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 609 606 777 (Olatz) telefonora deitu ahal izango dute haien kezken inguruko argibideak jasotzeko. 

Zerbitzuaren bitartez gai ezberdinak jorratzen dira: hala nola,  identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, intimitatea edota zeloak, baita zailtasun sexualarekin edo nerabeen heziketarekin zerikusia duten gaiak ere.