Espainiako Txapelketako sektorea etxean jokatuko du Txikixa Pulpok

Baleike 2019ko mar. 27a, 19:23

Jubenil mailako mutilek Espainiako Txapelketako sektorea jokatzeko txartela lortu zuten Euskadikoan hirugarren geldituta. Zortzi sektoreetako bat Zumaian antolatzeko aukera lortu dute. Apirilaren 12an, 13an eta 14an jokatuko dute, Granollers, Anaitasuna eta Sinfin indartsuak aurkari.

Denboraldi osoan gogor borrokatu ondoren, Espainiako Txapelketako sektorea Lubaki kiroldegian jokatzeko saria izango dute Txikixa Pulpoko jokalariek, apirilaren 12tik 14ra. Aurkariak ez dira nolanahikoak, Asobal Ligako klubak dira hirurak, baina zumaiarrentzat aukera bikaina da goi mailako taldeekin indarrak neurtzeko. Sektorea irabazten duen taldeak lortuko du zortziko azken faserako txartela.

Erlazionatuak