Samien arrastoa Euskal Herriraino

Baleike 2019ko mar. 27a, 16:37

Aitor Ossa arroarra da estreinatu berri den 'Arrastoan' dokumentalaren protagonistetako bat. 2017an Laponiara egindako bidaia da filmaren oinarria, baina 1974an daude haren zuztarrak.

Duela 45 urte, 1974an, sei tolosarrek espedizioa egin zuten Laponiara. Laponia 74 izena eman zioten samien herrian zehar burutu zuten eski zeharkaldiari. Abentura hura gogoan, Laponiara bidaia egin zuten 2017ko martxoan Josu Iztuetak, Pablo Dendaluzek, Iker Iriartek eta Aitor Ossak (Arroa Behea, 1993), eta dokumental forma eman diote azkenean esperientzia hari. Joan den ostegunean estreinatu zuten Arrastoan Tolosako Leidor antzokian, eta larunbatean ere eman zuten, Pasaiako Albaola museoan.

Horren berri eman du Urola Kostako Hitzak. Hemen irakurri daiteke.