Guifi.net sare askeari buruzko hitzaldia izango da etzi

Baleike 2019ko mar. 26a, 18:00

Luis Tellabidek eta Xabier Garmendiak antolatu dute hitzaldia, eta Guifi.Net sareaz, sare askeez eta komunikazio burujabetzaz arituko dira. Ostegunean izango da saioa, 18:30ean Alondegian.

Katalunian 35.000 pertsona baino gehiagori interneteko sarbidea ematen dion komunikazio sare askea da Guifi.Net. Herritarrei komunikazioak kudeatzeko eta multinazional handietatik aldentzeko aukera ematen die, besteak beste. Sare hauen aukerak eta abantailak aztertuko dituzte, baita arazoak edo mugak ekiditeko gakoak eman ere. Katalunian eta Euskal Herrian sare horiek izan dituzten bilakaeren inguruan hitz egin eta gaur egungo egoera izango dute hizpide. Azkenik, sarera konektatzeko eman beharreko pausuak eta materiala ere erakutsiko dute.