Zinegoak jaialdian aurkeztutako 'Retablo' filma emango dute ostegunean Aita Marin

Baleike 2019ko mar. 26a, 15:27

Filmak 2018ko Gazte Epaimahaiaren Aipamen Berezia eta Teddy Saria jaso zituen Berlinalen.

Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans film jaialdiaren 16. edizioa izan da aurtengoa. Otsailaren 18tik martxoaren 3a bitartean ospatu zen jaialdi hori, eta bertan ikusgai egon ziren hainbat pelikula ikusteko aukera izan zen hilaren 14an. Bigarren emanaldi bat izango da ostegunean, 22:00etan: Álvaro Delgado Apariciok zuzenduriko Retablo luzemetraia.

Peruko goi-lautada urrunean, 14 urteko Segundok aitak ezkutuan daraman izugarrizko sekretua gordetzen du. Hori dela eta, inguru erlijiozale eta kontserbadoreari aurre egin beharko dio, eta horri esker, inoiz pentsatuko ez zuen lotura estuagoa sortuko da aita eta bere artean.

ZuzÁlvaro Delgado Aparicio L.

Gid: Alvaro Delgado Aparicio L., Héctor Gálvez.

Akt: Junior Béjar Roca, Amiel Cayo, Magaly Solier, Hermelinda Luján.

Peru, Norvegia, Danimarka | 2018 | 101’ | drama | J.B. kitxua eta gaztelania, azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez.