Jubilatuen beharrak eta ideiak jasoko ditu Aldundiak maiatzaren 18an egingo den bilera irekian

Baleike 2017ko mai. 12a, 13:54

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018rako aurrekontu irekiak aurkeztuko ditu maiatzaren 23an, 18:00etan, Zumaiako Hogarrean. Horrez gain, Aldunditik adierazi dutenez, jubilatuen "beharrak eta ideiak" ere jasoko dira.

Bilera honetan Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza eta Gizartearekiko komunikazioko diputatua eta Joseba Muxika, Herritarren Partaidetzako zuzendaria izango dira.

Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak bilera honetan parte hartu nahi duten elkarteko bazkideei dei egiten die martxoaren 18a baino lehen elkartearen bulegoan izenek emateko. 943 862 741 telefonora deituta edo beheko_plaza@euskalnet.net helbidera idatzita ere izenak eman daitezke.